Prentsa eta brotxatzeko makina hidraulikoak neurrira

Aurkezpena

makinaConstrucciones Mecánicas LIZUAN, S. A.-ren jarduera prentsa eta brotxatzeko makina hidraulikoen diseinu, garapen, muntaia eta merkaturatze prozesuetara zuzentzen da batik bat; LIZUANek merkaturatzen dituen makinen gehiengoa neurrira egindako makina bereziak dira.

Fabrikatzen dugun produktu-gamaren barruan zuzengailua ere badaukagu. LIZUAN, bere sorreratik hasi zen fabrikatzen makina mota hori eta oraindik ere fabrikazio-lerroan mantentzen du, fabrikatzaileak zailtasunez aurkitzen dituen merkatu-eskaerari erantzun ahal izateko.

Zerbitzuak

Honako hauek dira LIZUANek bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuak:

  • Makinarik egokiena aukeratzeko aholkularitza.
  • Laguntza teknikoa proiektuaren garapen-prozesu osoan zehar.
  • Laguntza Teknikoko Zerbitzua (LTZ).
  • Produktu eta katalogoei buruzko dokumentazioa.

Abantaila konpetitiboak

Gure produktuen diseinu eta garapenean esperientzia luzea izateaz gain, gurean aurki ditzakezun abantaila konpetitiboen artean honako hauek aipa daitezke:

  • Malgutasun handia makinak bezero, sektore zein aplikazio bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko.
  • Produktuen gama zabala eta osatua.
  • Gure produktuen kalitate handia.

Hainbat sektorerentzat egiten dugu lan

LIZUANen makinek oso sektore ezberdinetako bezeroen beharrak betetzen dituzte, hala nola, galdategia, ibilgailu-industria, estanpazioa, energia eolikoa, etxetresna elektrikoak eta garbitegi industrialetako garbitze/lehortze tunelak. Nazio mailan aspaldi indartu ondoren, bost kontinenteetako herrialde desberdinetara esportatzen ditugu makinak, esaterako, Frantzia, Alemania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Mexiko, Kolonbia, India eta Portugalera.

Lankidetza

Lankidetza-nahiarekin eta korporazio zein bezeroentzako onurak optimizatzeko nahiarekin bat etorriz, honako erakunde hauetako partaide da LIZUAN: Asociación Española de Fabricantes de la Máquina-Herramienta (AFM) eta Consorcio de Máquinas-Herramienta para Transferencia de Tecnología Educativa (PROSCHOOLS).

Logo AFMLogo Proschools
logo Lizuan
CONSTRUCCIONES MECÁNICAS LIZUAN, S.A.
Tel. 0034 943 857 148
Fax 0034 943 851 078
e-mail: lizuan@lizuan.com